XML iragazki-ezarpenak

XML iragazki-ezarpenakelkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor XML fitxategiak inportatzeko eta esportatzeko iragazkiak sortu, editatu, ezabatu eta proba ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - XML iragazki-ezarpenak.


XML iragazkiei buruz

Ohar-ikonoa

Iragazki batzuk aukeratuko osagai gisa egongo dira erabilgarri LibreOffice instalatzean. Aukerako iragazki bat instalatzeko, exekutatu LibreOffice instalazioko aplikazioa, hautatu "Aldatu", eta ondoren hautatu moduluen zerrendan nahi duzun iragazkia.


XML iragazkia terminoa laster-tekla gisa erabiltzen da azalpen zehatzagoa lortzeko XSLT oinarritutako iragazkianbezala.

Terminoa

Azalpena

XML

Extensible Markup Language

XSL

Extensible Stylesheet Language

XSLT

Extensible Stylesheet Language Transformation. XSLT fitxategiek XSLT estilo-orriak ere izena dute.


Ohar-ikonoa

XHTML esportatzeko iragazkiak baliozko "XHTML 1.0 Strict" irteera sortzen du Writer, Calc, Draw eta Impress dokumentuetarako.


Iragazki-zerrenda

Hautatu iragazki bat edo gehiago, eta ondoren sakatu botoietako bat.

Ohar-ikonoa

Iragazki batzuk aukeratuko osagai gisa egongo dira erabilgarri LibreOffice instalatzean. Aukerako iragazki bat instalatzeko, exekutatu LibreOffice instalazioko aplikazioa, hautatu "Aldatu", eta ondoren hautatu moduluen zerrendan nahi duzun iragazkia.


Instalatutako iragazkien izena eta mota erakusten dituzte zerrendek.

  1. Egin klik iragazki batean iragazkia hautatzeko.

  2. Sakatu Shift edo eta egin klik hainbat iragazki hautatzeko.

  3. Iragazki editatzeko egin klik bikoitza izen batean.

Berria

Iragazki berri baten izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Editatu

Hautatutako fitxategiaren izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Probatu XSLTak

Hautatutako fitxategiaren izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Ezabatu

Hautatutako fitxategia ezabatzen du, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan baiezkoa eman ondoren.

Gorde pakete gisa

Gorde honela elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, hautatutako fitxategia XSLT iragazki-pakete gisa (*.jar) gordetzeko.

Ireki paketea

Ireki elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, XSLT iragazki-pakete bateko (*.jar) iragazki bat irekitzeko.

Laguntza

Elkarrizketa-koadro honen laguntza-orria bistaratzen du.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.