Gertaerak

Programa-gertaerei makroak esleitzen dizkie. Esleitutako makroak automatikoki exekutatzen dira, gertaera jazotzen den aldi guztietan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Gertaerak fitxa.


Gorde hemen:

Lehenik hautatu non gorde nahi duzun lotura-gertaera: uneko dokumentuan edo LibreOffice(e)n.

Ohar-ikonoa

Dokumentu batekin gorde den makroa exekutatzeko dokumentua ireki behar da.


Zerrenda-koadro handiak gertaerak eta esleitutako makroak zerrendatzen ditu. Kokalekua hautatu ondoren Gorde hemen zerrenda-koadroan, hautatu zerrenda-koadro handiko gertaera bat. Ondoren egin klik Esleitu makroaaukeran.

Esleitu makroa

Makro-hautatzailea irekitzen du hautatutako gertaerari makro bat esleitzeko.

Kendu makroa

Hautatutako gertaeraren makro-esleipena ezabatzen du.