Tresna-barrak

LibreOffice tresna-barrak pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Tresna-barrak fitxa.


Bilatu

Sartu kate bat testu-kutxan, komandoen bilaketa mugatzeko.

Kategoria

Hautatu komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.

Funtzioa

Bilaketa-katea eta nahi den funtzioaren kategoria konbinatu ondoren lortutako emaitza bistaratzen du.

Deskribapena

Testu-kutxak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.

Kokapena

Hautatu tresna-barra zein kokalekutan erantsiko den. LibreOffice modulu bati eransten bazaio, tresna-barra modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.

Tresna-barra

Hautatu pertsonalizazioa aplikatuko zaion tresna-barra. Uneko funtzio multzoa beheko kutxan bistaratzen da.

Gehitu

Sakatu 'Gehitu' botoia tresna-barra berria gehitzeko.

Kendu

Sakatu 'Kendu' botoia tresna-barra ezabatzeko.

Ohar-ikonoa

Tresna-barra pertsonalizatuak edo tresna-barretako sarrera pertsonalizatuak ezaba daitezke soilik.


Eskuinerako geziaren botoia

Sakatu eskuinerako geziaren botoia ezkerreko bistaratze-koadroan funtzio bat hautatzeko eta hura eskuineko bistaratze-koadroan kopiatzeko. Horrela, funtzioa hautatutako tresna-barrari gehituko zaio.

Ezkerrerako geziaren botoia

Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko tresna-barratik kentzeko.

Gorako eta beherako gezien botoiak

Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako tresna-barraren komandoen zerrendan.

Iradokizun-ikonoa

Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.


Txertatu

Txertatu bereizlea: Gehitu bereizle-marka bat tresna-barren irakurerraztasuna hobetzeko eta komandoak gaiaren arabera taldekatzeko.

Aldatu

Balio lehenetsiak

Lehenago tresna-barra honi egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.