Laster-menuak

LibreOffice laster-menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Komando berriak gehitu ahal dira, lehendik dauden komandoak aldatu, edo laster-menuetako elementuak berrantolatu. Makroen bidez exekutatutako komandoak ere gehi daitezke, eta edozein motako estiloak aplikatu zuzenean laster-menutik.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Laster-menuak fitxa.


Bilatu

Sartu kate bat testu-kutxan, komandoen bilaketa mugatzeko.

Kategoria

Hautatu menu-komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.

Funtzioa

Bilaketa-katea eta nahi den funtzioaren kategoria konbinatu ondoren lortutako emaitza bistaratzen du.

Deskribapena

Testu-kutxak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.

Kokapena

Hautatu laster-menua zein kokalekutan erantsiko den. LibreOffice modulu bati eransten bazaio, laster-menua modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.

Menua

Hautatu pertsonalizazioa aplikatuko zaion laster-menua. Uneko funtzio multzoa beheko kutxan bistaratzen da.

Gehitu

Sakatu 'Gehitu' botoia laster-menu berria gehitzeko.

Kendu

Sakatu 'Kendu' botoia laster-menua ezabatzeko.

Ohar-ikonoa

Testuinguru-menu pertsonalizatuak edo testuinguru-menuetako sarrera pertsonalizatuak ezaba daitezke soilik.


Eskuinerako geziaren botoia

Sakatu eskuinerako geziaren botoia ezkerreko bistaratze-koadroan funtzio bat hautatzeko eta hura eskuineko bistaratze-koadroan kopiatzeko. Horrela, funtzioa hautatutako laster-menuari gehituko zaio.

Ezkerrerako geziaren botoia

Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko laster-menutik kentzeko.

Gorako eta beherako gezien botoiak

Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako laster-menuko komandoen zerrendan.

Iradokizun-ikonoa

Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.


Txertatu

Aldatu

Balio lehenetsiak

Lehenago laster-menu honi egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.