Pertsonalizatu

LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu


Laster-teklak eta makro-esleipenak pertsonaliza daitezke uneko aplikazioan edo LibreOfficeko aplikazio guztietan.

Menu, laster-tekla eta tresna-barraren ezarpen pertsonalizatuak gorde eta karga daitezke.

Menuak

LibreOffice menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Tresna-barrak

LibreOffice tresna-barrak pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Laster-menuak

LibreOffice laster-menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

Teklatua

LibreOffice komandoen laster-teklak edo LibreOffice Basic-eko makroak esleitzen edo editatzen ditu.

Gertaerak

Programa-gertaerei makroak esleitzen dizkie. Esleitutako makroak automatikoki exekutatzen dira, gertaera jazotzen den aldi guztietan.