Makroak

Makroak grabatu edo antolatu eta edita daitezke.

Grabatu makroa

Makro berria grabatzen du. Makroak grabatzeko eginbidea gaituta badago soilik erabili daiteke. Gaitu aukera hori - LibreOffice - Aurreratua atalean.

Exekutatu makroa

Makro bat hasteko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Makroak antolatu

Elkarrizketa-koadroetara estekak dituzten azpimenuak irekitzen ditu. Elkarrizketa-koadro horietan makroak eta scriptak antola daitezke.

Sinadura digitala

Makroan edo makrotik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.

Antolatu elkarrizketa-koadroak

Makro-antolatzailearen elkarrizketa-koadroa fitxa irekitzen du.