Makroa

Makroak antolatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - LibreOffice Basic, edo sakatu +F11 (zure sistemak erabiltzen ez badu lehendik).


Makroaren izena

Hautatutako makroaren izena bistaratzen du. Makro baten izena sortzeko edo aldatzeko, sartu izen bat hemen.

Hemengo makroa / Gorde makroa hemen

Makroak ireki edo gorde ditzakezun liburutegiak eta moduluak zerrendatzen ditu. Makro bat dokumentu jakin batekin gordetzeko, ireki dokumentua, eta gero, ireki elkarrizketa-koadro hau.

Exekutatu / Gorde

Uneko makroa exekutatzen edo gordetzen du.

Esleitu

Pertsonalizatu elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako makroa menu-komando bati, tresna-barra bati edo gertaera bati esleitu diezaiokezu.

Editatu

LibreOffice Basic editorea abiarazi eta hautatutako makroa edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hura editatzeko.

Berria/Ezabatu

Makro berri bat sortzen du, edo hautatutako makroa ezabatzen du.

Makro berri bat sortzeko, hautatu "Estandarra" modulua Hemengo makroa zerrendan eta sakatu Berria.

Makro bat ezabatzeko, hautatu makroa eta sakatu Ezabatu.

Liburutegi berria

Grabatutako makroa liburutegi berri batean gordetzen du.

Modulu berria

Grabatutako makroa modulu berri batean gordetzen du.

Antolatzailea

Makro-antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor, lehendik dauden makroen moduluak, elkarrizketa-koadroak eta liburutegiak gehitu, editatu edo ezabatu ditzakezu.

Modulua/Elkarrizketa-koadroa fitxa

Moduluak edo elkarrizketa-koadroak kudeatzea ahalbidetzen dizu.

Modulua/elkarrizketa-koadroa

Lehendik dauden makroak eta elkarrizketa-koadroak zerrendatzen ditu.

Editatu

Hautatutako makroa edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du editatzeko.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Berria

Editorea irekitzen du eta modulu berri bat sortzen du.

Berria

Editorea irekitzen du eta elkarrizketa-koadro berri bat sortzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Liburutegiak fitxa

Makroen liburutegiak kudeatzeko aukera ematen dizu uneko aplikazioetan eta irekitako dokumentuetan.

Kokalekua

Antolatu nahi dituzun makroen liburutegiak dituen aplikazioa edo dokumentua hauta dezakezu.

Liburutegia

Lehendik dauden makroen liburutegiak zerrendatzen ditu uneko aplikazioarentzat edo irekitako dokumentuentzat.

Editatu

LibreOffice Basic editorea irekitzen du hautatutako liburutegia aldatzeko.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Pasahitza

Hautatutako liburutegiaren pasahitza esleitu edo editatzen du.

Berria

Liburutegi berria sortzen du.

Izena

Idatzi hemen liburutegi edo modulu berriaren izena.

Inportatu

Lokalizatu uneko zerrendan gehitzea nahi duzun LibreOffice Basic liburutegia, eta gero, sakatu Ireki.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Scriptak

BeanShell Macros elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak- BeanShell. JavaScript elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Tresnak - Makroak - JavaScript.

Esportatu

Hautatutako liburutegia hedapen edo Basic liburutegi gisa esportatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Makroak

Hautatu "user", "share" edo irekitako dokumentu bateko makro bat edo script bat. Makro edo script erabilgarriak ikusteko, egin klik bikoitza sarrera batean.

Exekutatu

Script bat exekutatzeko, hautatu zerrendako script bat eta ondoren sakatu 'Exekutatu' aukera.

Sortu

Script berria sortzen du. Scriptaren izena idatzi ondoren, script-editorea irekitzen du.

Idatzi scriptaren izena.

Editatu

Zure sistema eragilean lehenetsitako script-editore irekitzen du.

Aldatu izena

Hautatutako scriptaren izena aldatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Ezabatu

Hautatutako scripta ezabatzea eskatzen dizu.

Makro-hautatzailea elkarrizketa-koadroan bi zerrenda-koadro daude: liburutegiko zerrenda-koadroa eta makroaren izena elkarrizketa-koadroa.

Liburutegia

Hautatu "user", "share" edo irekitako dokumentu bateko makro bat edo script bat. Liburutegi bateko edukia ikusteko, egin klik bikoitza zerrendako sarrera batean.

Makroaren izena

Egin script batean, eta ondoren sakatu komando-botoi bat.