Kokalekua

Zenbakidun edo buletdun zerrendaren koska-, tarte- eta lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Buletak eta numerazioa. Ireki Kokalekua fitxa-orria


Ohar-ikonoa

'Kokagunea' fitxak itxura desberdina izaten du OpenOffice.org 3.0 bertsioarekin erabiltzen hasitako (LibreOfficen betidanik erabili dira) kokagunearen eta tartearen atributu berriak darabiltzaten dokumentuetan eta aurreko bertsioetako atributu zaharrak erabiltzen dituzten dokumentuetan. Fitxa-orri honen bertsio berriak "Numerazioaren ondoren", "Numerazioaren lerrokatzea", "Hemen lerrokatuta" eta "Koska hemen" kontrolak erakusten ditu. Buletdun edo zenbakidun zerrenda zaharretan ikus daitekeen fitxa-orri honen bertsio zaharrean kontrol hauek egoten dira: "Koska", "Numerazioaren zabalera", "Zenbakiaren eta testuaren arteko gutxieneko tartea" eta "Numerazioaren lerrokatzea".


Maila

Hautatu aldatu nahi dituzun mailak.

Numerazioa honekin:

Hautatu zenbakitzearen ondoren agertuko den elementua: tabulazio-marka, zuriunea, lerro-jauzia edo bat ere ez.

hemen:

Tabulazio-marka bat hautatzen baduzu zenbakitzearen ondoren agertzeko, negatiboa ez den balio bat sar dezakezu tabulazio-markaren kokagunerako.

Numerazioaren lerrokatzea

Ezarri zenbakitze-ikurren lerrokatzea. Hautatu "Ezkerrean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunean has dadin. Hautatu "Eskuinean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunearen aurretik amaituz lerrokatuta egon dadin. Hautatu "Zentratuta" ikurra "Hemen lerrokatuta" kokagunearen inguruan zentratzeko.

Ohar-ikonoa

Numerazioaren lerrokatzea aukerak ez du ezartzen paragrafoaren lerrokatzea.


Lerrokatzea

Adierazi orriaren ezkerreko marjinatik zer distantziatara lerrokatu behar den zenbakitze-ikurra.

Koska

Adierazi zer distantzia egongo den orriaren ezkerreko marjinatik lehen lerroaren ondorengo paragrafo zenbakituko lerro guztien hasierara.

Koska

Idatzi zenbat leku utzi behar den ezkerreko orrialde-marjinaren (edo testu-objektuaren ezkerreko ertzaren) eta numerazio-ikurraren ezkerreko ertzaren artean. Uneko paragrafo-estiloan koska bat erabiltzen bada, hemen idazten duzun kopurua koskan gehitzen da.

Erlatiboa

Zerrenda hierarkikoko uneko maila koskatzen du aurreko mailarekiko.

Numerazioaren zabalera

Idatzi zenbat leku utzi nahi duzun numerazio-ikurraren ezkerreko ertzaren eta testuaren ezkerreko ertzaren artean.

Lehenetsia

Koskaren eta tartearen balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.