Hitz-osatzea

Idazten ari zarenean maiz agertzen diren hitzak osatzeko aukerak ezarri.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak - Hitz-osatzea fitxa.


Gaitu hitz-osatzea

Maiz erabiltzen diren hitzak gordetzen ditu, eta automatikoki osatzen du hitza gordetako hitz baten lehenengo hiru letrekin bat datozen hiru letra idatzi ondoren.

Erantsi zuriunea

Ez baduzu jartzen puntuaziorik hitzaren ondoren, LibreOffice(e)k zuriune bat gehituko du. Hurrengo hitza idazten hasi bezain laster gehitzen du zuriunea.

Erakutsi iradokizun gisa

Hitz osoa laguntza-iradokizun gisa bistaratzen du.

Bildu hitzak

Maiz erabiltzen diren hitzak zerrenda batean gehitzen ditu. Hitz-osaketaren zerrendatik hitz bat kentzeko, hautatu hitza eta ondoren egin klik Ezabatu sarrera aukeran.

Dokumentu bat ixtean, kendu dokumentu horretan bildutako hitzak zerrendatik

Gaituta dagoenean, zerrenda garbitu egiten da uneko dokumentua ixtean. Desgaituta dagoenean, uneko hitz-osatzeko zerrenda erabilgarri jartzen da beste dokumentuetarako uneko dokumentua ixten duzunean. Zerrenda erabilgarri egongo da LibreOffice(e)tik irteten zaren arte.

Onartu honekin

Hautatu hitz-osaketa automatikora sartzeko erabili nahi duzun tekla.

Iradokizun-ikonoa

Hitz osaketa ezesteko sakatu Ihes.


Hitz-luzera gut.

Sartu hitz baten gutxieneko luzera hitz-osaketaren eginbiderako hautagarri izan dadin.

Sarrerak geh.

Sartu hitz-osaketaren zerrendan gorde nahi duzun gehienezko hitz kopurua.

Hitz-osaketaren zerrenda

Bildutako hitzen zerrenda. Zerrenda baliozkoa izango da uneko dokumentua itxi arte. Uneko saioan, zerrenda beste dokumentuentzako erabilgarria egiteko, desgaitu "Dokumentua ixtean, kendu bildutako hitzak zerrendatik".

Ohar-ikonoa

Ortografia-egiaztatze automatikoa gaituta badago, egiaztapenak ezagutzen dituen hitzak besterik ez dira biltzen.


Ezabatu sarrera

Hitz-osaketaren zerrendatik hautatutako hitza edo hitzak kentzen ditu.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.