Salbuespenak

Zehaztu LibreOffice(e)k automatikoki zein laburdura edo letra-konbinazio ez duzun nahi zuzentzea.

Definitutako salbuespenak uneko hizkuntza-ezarpenaren arabera daude. Nahi izanez gero, hizkuntza-ezarpena alda daiteke beste hizkuntza bat hautatuz Hizkuntzaren ordezpenak eta salbuespenak koadroan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak - Salbuespenak fitxa.


Ordezpenak eta salbuespenak. Hizkuntza:

Sortuko edo editatutako dituzun ordezpen-arauen hizkuntza hautatu. LibreOffice(e)k kurtsoreak uneko dokumentuan duen kokalekuko hizkuntzarentzat definitutako salbuespenak bilatzen ditu, eta ondoren gainerako hizkuntzetan bilatzen du.

Laburtzapenak (ondoren maiuskularik ez)

Idatzi laburdura bat eta ondoren puntu bat, eta egin klik Berriaeremuan. Honek eragozten du LibreOfficeek automatikoki maiuskulaz jartzea laburduraren amaierako puntuaren ondoren dagoen hitzaren lehenengo letra.

Automatikoki zuzendu ez diren laburdurak zerrendatzen ditu. Zerrendako elementu bat kentzeko, hautatu elementua eta ondoren egin klik Ezabatu aukeran.

HItz HAsieran BI MAiuskula

Idatzi bi letra maiuskulaz hasten den hitza LibreOffice(e)k ez idazteko hitzaren hasieran maiuskula batez. Adibidez, idatzi PC LibreOffice(e)k ez bihurtzeko Pc.

Automatikoki zuzendu ez diren eta bi letra maiuskulaz hasten diren hitzak eta laburdurak zerrendatzen ditu. Bi letra maiuskulaz hasten diren hitz guztiak zerrendatzen dira eremu honetan. Zerrendako elementu bat kentzeko, hautatu elementua eta ondoren egin klik Ezabatu botoian.

Berria

Uneko sarrera salbuespenen zerrendan gehitzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Sartu automatikoki

Automatikoki gehitzen ditu bi letra maiuskulaz hasten diren laburdurak eta hitzak dagokien salbuespenen zerrendan. Eginbide honek soilik balio du Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula aukera edo Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu aukera markatu badira [T]zutabean,elkarrizketa-koadro honetako Aukerakfitxan..

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.