Ordeztu

Dokumentuko hitzak edo laburdurak automatikoki zuzentzeko edo ordezteko ordezpen-taula editatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak - Ordeztu fitxa.


Ordezpenak eta salbuespenak. Hizkuntza:

Sortuko edo editatutako dituzun ordezpen-arauen hizkuntza hautatu. LibreOffice(e)k kurtsoreak uneko dokumentuan duen kokalekuko hizkuntzarentzat definitutako salbuespenak bilatzen ditu, eta ondoren gainerako hizkuntzetan bilatzen du.

Ordezpen-taula

Idazten ari zarenean automatikoki hitzak, laburdurak edo hitz-zatiak ordezteko sarrerak zerrendatzen ditu. Sarrera bat gehitzeko, sartu testua Ordeztu aukeran eta Honekin koadroetan, eta ondoren sakatu Berria. Sarrera bat editatzeko, hautatu sarrera eta aldatu testua Honekin koadroan, eta ondoren egin klik Ordeztu aukeran. Sarrera bat ezabatzeko, hautatu sarrera eta ondoren egin klik Ezabatu aukeran.

Autozuzenketa erabil daiteke hitz, laburdura edo hitz-zati bati karaktere-formatu zehatz bat aplikatzeko. Hautatu dokumentuko testu formatuduna, ireki elkarrizketa-koadro hau, garbitu Testu soila koadroa eta ondoren idatzi Ordeztu koadroan ordeztu nahi duzun testua.

Ordeztu

Sartu idazten ari zaren bitartean ordeztu nahi duzun hitza, laburdura edo hitz-zatia. Komodinaren karaktere-sekuentzia, .*, erabiltzen baduzu hitzaren amaieran, edozein atzizkiren aurretik dauden hitzak ere ordeztuko ditu. Komodinaren karaktere-sekuentzia bera hitzaren hasieran erabiltzen baduzu, edozein aurrizkiren ondoren daudenak ere ordeztuko ditu. Esaterako, "Gasteize.*" ereduak, "Gasteiz" ordezkoarekin batera erabilita, "Gasteizeko" guztiak bilatu eta "Gasteizko" bihurtuko ditu, edo ".*..." eredua eta "…" ordezkoa erabilita, edozein hitzen ondoren dauden hiru puntu guztiak hartu eta Unicode ikuspuntutik tipografikoki zuzena den elipsi horizontala txertatuko du.

Iradokizun-ikonoa

Hitz-zatiak edo hitz barruko karaktereak ordezteko, hasierako eta amaierako komodin-karaktereak erabil daitezke ereduan bertan. Esaterako, ordu-balioak sartzea azkarragoa izan daiteke zenbakizko teklak, eta dezimal bikoitzeko bereizleak puntu eta koma gisa, soilik erabilita. Esaterako: ezarri ".*...*" edo".*,,.*" (puntu bikoitzak edo komak hitz artean) eta ":" ordezko testua, eta "10..30" edo "10,,30" sartzen bada, automatikoki "10:30" emango du.


Honekin:

Ordeztu koadroko testua ordezteko idatzi ordezpen-testua, -grafikoa, -markoa edo OLE objektua. Dokumentuko testua, grafiko bat, marko bat edo OLE objektu bat hautatu baduzu, informazio garrantzitsua dagoeneko hemen egongo da.

Testu soila

Sarrera formaturik gabe gordetzen du Honekin koadroan. Ordezpena egindakoan, testuak eta dokumentu-testuak formatu bera erabiltzen dute.

Berria

Ordezpen-taulan sarrera bat gehitzen edo kentzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.