Aukerak
Hautatu idazten ari zarenean akatsak automatikoki zuzentzeko aukerak, eta ondoren sakatu Adosbotoia.
Testu-dokumentuetan, Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeraren bidez autozuzenketaren zuzenketak idazten ari zarenean aplikatzea aukera dezakezu [T], edo lehendik dagoen testua aldatzen duzunean bakarrik aplikatzea [M].
Hautapen guztiak desautatu eta lehendik dagoen testua aldatzea aukeratzen baduzu, "Lehenetsia" paragrafo-estiloak "Testu-gorputza" estilora bihurtuko dira hala ere.
Erabili ordezpen-taula
Ordezpen-taulako lasterbide batekin bat datorren letra-konbinazio bat idazten baduzu, letra-konbinazioa ordezpen-testuarekin ordeztuko da.
Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula
Bi letra maiuskula idazten badituzu "HItz" baten hasieran, bigarren letra maiuskula automatikoki ordeztuko du letra minuskula batek.
Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu.
Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtzen du.
Calc gelaxka bateko lehen letra inoiz ez da automatikoki maiuskula bihurtuko.
*Lodi*, /etzan/, -marratu- eta _azpimarratu_ automatikoak
Automatikoki aplikatzen du letra lodia, etzana, marratua edo azpimarratuaren formatua, asteriskoekin (*), barrekin (/), marratxoekin (-) edo azpimarrekin (_) inguratutako testuari, hurrenez hurren. Karaktere horiek desagertu egingo dira formatua aplikatu ondoren.
Eginbide honek ez du balio formatua emateko * / - _ karaktereak Sarrerako metodoaren editorea erabilita idazten badira.
Ezagutu URLak
Automatikoki hiperesteka bat sortzen du URLbat idazten duzunean.
Ordeztu marratxoak
Marra luze batek marratxo bat edo bi ordezten ditu (ikus ondorengo taula).
Testua ordeztu egingo da bukaeran zuriunea idazten duzunean (zuriune-barra, tabuladorea edo Sartu tekla erabiliz). Ondorengo taulan, A eta B elementuek A-tik Z-rako letrak edo 0tik 9rako digituak dituzten testua adierazten dute.
Idatzitako testua: |
Emaitza: |
A - B (A, zuriunea, minus, zuriunea, B) |
A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B) |
A -- B (A, zuriunea, minus, minus, zuriunea, B) |
A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B) |
A--B (A, minus, minus, B) |
A—B (A, marra luzea, B) |
A-B (A, minus, B) |
A-B (aldaketarik gabe) |
A -B (A, zuriunea, minus, B) |
A -B (aldaketarik gabe) |
A --B (A, zuriunea, minus, minus, B) |
A -B (A, zuriunea, marra laburra, B) |
Marratxoak digituen artean badaude edo testuak hungarieraren edo finlandieraren hizkuntza-atributua badu, orduan A--B sekuentziako bi marratxoak marra laburraren bidez ordeztuko dira, marra luzearekin ordeztu beharrean.
Ezabatu paragrafoaren hasierako eta amaierako zuriuneak eta tabulazioak
Zuriune eta tabulazioak kentzen ditu paragrafoaren hasieratik. Aukera hau erabiltzeko, Aplikatu estiloak aukera gaituta egon behar du.
Hutsuneak eta tabulazioak kentzen ditu lerroen hasiera eta amaieratik
>Zuriuneak eta tabulazioak kentzen ditu lerro bakoitzaren hasieratik. Aukera hau erabiltzeko, Aplikatu estiloak aukera gaituta egon behar du.
Ez ikusi egin zuriune bikoitzei
Lerroarte bakun batek elkarren ondoko zuriune bat edo gehiago ordezten ditu.
Ainguratzea
Zenbatutako zerrenda bat sortzen du automatikoki zenbaki batekin hasi eta jarraian zuriune bat eta gero testua duen lerro baten amaieran Sartu tekla sakatzean. Marratxo (-), plus ikurra (+) edo izartxo (*) batekin hasi, zuriunearekin jarraitu eta ondoren testua duen lerro baten egoeran, Sartu sakatzean buletdun zerrenda sortuko da.
Zenbakizko ikur batekin hasten den lerro baten amaieran Sartu sakatzean sortzen den zenbaketa automatikoa bertan behera uzteko, sakatu Sartu berriro.
Numerazio automatikoa soilik aplikatzen da "Lehenetsia", "Testu-gorputza", edo "Testu-gorputzaren koska" paragrafo-estiloen bidez formatua eman zaien paragrafoetan.
Aplikatu ertza
Automatikoki aplikatzen du ertz bat aurretik dagoen paragrafoaren oinarrian karaktere jakin bat edo gehiago idaztean eta ondoren Sartu sakatzen duzunean. Lerro bakar bat sortzeko, idatzi hiru marratxo (-) edo gehiago edo azpimarrak ( _ ) eta ondoren sakatu Sartu. Lerro bikoitza sortzeko, idatzi hiru berdin ikur (=), izartxo (*), tileta (~) edo traola-ikur (#) edo gehiago eta ondoren sakatu Sartu.
Sortutako lerroa ezabatzeko, egin klik lerroaren gaineko paragrafoan, aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak eta ezabatu beheko ertza.
Ondorengo taulan laburbiltzen dira karaktere desberdinen marraren lodierak:
--- |
0,5pt azpimarra soila |
___ |
1,0pt azpimarra soila |
=== |
1,1pt azpimarra bikoitza |
*** |
4,5pt azpimarra bikoitza |
~~~ |
6,0pt azpimarra bikoitza |
### |
9,0pt azpimarra bikoitza |
Eguneratu
marratxoz (-) edo tabulazioz osatutako eta plus ikurrarekin berezitutako seriearen, adibidez +---------+----+, ondoren Sartu sakatuz taula bat sortzen da. Plus ikurrek zutabeen bereizleak dira, marratxoak berriz zutabearen zabalera adierazten duten bitartean.
+-----------------+---------------+------+
Eguneratu
Paragrafo-estilo "Lehenetsia" automatikoki ordezten du 1etik 8 arteko izenburuen paragrafo-estiloekin. 1. izenburuaren paragrafo-estiloa aplikatzeko, idatzi goiburu gisa erabiltzea nahi duzun testua (punturik gabe), eta sakatu Sartu birritan. Azpi-izenburu bat aplikatzeko, sakatu Tabuladorea behin edo gehiagotan, idatzi testua (punturik gabe), eta ondoren sakatu Sartu.
Paragrafo kopurua:
Paragrafo hutsak kentzen ditu uneko dokumentutik Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeratzen duzunean.
Karaktere-estiloak
Paragrafo-estilo pertsonalizatua "Lehenetsia", "Testu-gorputza" edo "Testu-gorputzaren koska" paragrafo estiloarekin ordezten du uneko.
Karaktere-estiloak
Marratxoarekin (-), plus ikurrarekin (+) edo izartxoarekin (*) hasi eta jarraian zuriune edo tabulazio bat dituzten paragrafoak buletdun zerrenda bihurtzen ditu. Aukera honek "Lehenetsia", "Testu-gorputza" edo "Teswtu-gorputzaren koska" paragrafo-estiloen formatua duten paragrafoetan bakarrik funtzionatuko du. Erabilitako buletaren estiloa aldatzeko, hautatu aukera hau eta ondoren egin klik Editatu.
Konbinatu lerro bakarreko paragrafoak, luzera hau baino handiagoa bada...
Lerro bakarreko paragrafoak konbinatzen ditu paragrafo bakar batean. Aukera honek "Lehenetsia" paragrafo-estiloa duten paragrafoetan bakarrik funtzionatzen du. Paragrafo bat zehaztutako luzeraren balioa baino luzeagoa bada, paragrafoa hurrengo paragrafoarekin konbinatuko da. Luzeraren bestelako balio bat sartzeko, hautatu aukera, eta ondoren egin klik Editatun.
Eguneratu
Hautatutako Zuzenketa automatikoaren aukera aldatzen du.