Editatu hiztegia

Editatu Txineraren bihurketa terminoak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Txinerazko bihurketa - Editatu terminoak botoia. Asiar hizkuntzen euskarriak gaituta egon behar du.


Ohar-ikonoa

Elkarrizketa-koadro hau erabil dezakezu bihurketako hiztegiko sarrerak gehitzeko, kentzeko edo editatzeko. Bihurketaren hiztegiaren fitxategiaren bide-izena user/wordbook/commonterms.ctd da. Ezin duzu sarrera lehenetsirik ezabatu fitxategi honetan.


Txinera tradizionaletik txinera soildura

Txinera tradizionaletik txinera soildura bihurtzen du.

Txinera soildutik txinera tradizionalera

Txinera soildutik txinera tradizionalera bihurtzen du.

Alderantzikatu mapaketa

Automatikoki gehitzen du zerrendan alderantzikatu mapaketaren noranzkoa egiten duzun aldaketa bakoitzean.

Terminoa

Idatzi mapa-hitzarekin ordeztu nahi duzun testua.

Mapaketa

Idatzi hitzarekin ordeztu nahi duzun testua.

Propietatea

Hautatutako hitzaren klasea definitzen du.

Gehitu

Terminoa gehitzen dio bihurketako hiztegiari. Terminoa jadanik hiztegian egonez gero, termino berriak jasotzen du lehentasuna.

Aldatu

Aldatutako sarrera datu-basearen fitxategian gordetzen du.

Ezabatu

Hautatutako sarrera, erabiltzaileak zehaztua, hiztegitik kentzen du.