Txinerazko bihurketa

Hautatutako Txinerako testua Txinera idazteko sistema batetik bestera bihurtzen du. Ez bada testurik hautatzen, dokumentu osoa bihurtuko da. Asiar hizkuntzen euskarria gaituta eduki behar da Tresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza komando hau erabil ahal izateko..

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Txinerazko bihurketa. Asiar hizkuntzen euskarriak gaituta egon behar du.


Bihurketaren norabidea

Hautatu bihurketaren norabidea.

Txinera tradizionaletik txinera soildura

Txinera tradizionaleko testua Txinera soilduko testuaren karaktereetara bihurtzen du. Egin klik Ados botoian hautatutako testua bihurtzeko. Ez bada testurik hautatzen, dokumentu osoa bihurtuko da.

Txinera soildutik txinera tradizionalera

Txinera soilduko testua Txinera tradizionaleko testuaren karaktereetara bihurtzen du. Egin klik Ados botoian hautatutako testua bihurtzeko. Ez bada testurik hautatzen, dokumentu osoa bihurtuko da.

Termino arruntak

Termino arruntak dira txinera tradizionalean eta soilduan esanahi berdina duten hitzak baina karaktere desberdinekin idazten direnak.

Itzuli termino arruntak

Hitzak hitz arrunten zerrendan aurkitzen diren bi edo hiru karaktereetara bihurtzen ditu. Zerrenda aztertu ondoren, falta den testua karakterez karaktere bihurtzen da.

Editatu terminoak

Editatu hiztegia elkarrizketa-koadroa irekitzen du, bihurketako terminoen zerrenda edita dezakezularik.