Banaketa

Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki bana daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Aldatu - Banaketa (LibreOffice Draw)

Ireki laster-menua - aukeratu Banaketa (LibreOffice Impress)


Hautapenean urrutien dauden objektuen arabera banatzen dira objektuak.

Horizontalean

Zehaztu hautatutako objektuen banaketa horizontala.

Bat ere ez

Ez ditu objektuak horizontalean banatzen.

Ezkerrean

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen ezkerreko ertzen arteko tartea berdina da.

Erdian

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen zentro horizontalen arteko tartea berdina da.

Tartea

Hautatutako objektuak horizontalean banatzen ditu. Horrela, objektuen arteko tartea berdina da.

Eskuinean

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen eskuineko ertzen arteko tartea berdina da.

Bertikalean

Zehaztu hautatutako objektuen banaketa bertikala.

Bat ere ez

Ez ditu objektuek bertikalean banatzen.

Goian

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen goiko ertzen arteko tartea berdina da.

Erdian

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen zentro bertikalen arteko tartea berdina da.

Tartea

Hautatutako objektuak bertikalean banatzen ditu. Horrela, objektuen arteko tartea berdina da.

Behean

Hautatutako objektuak banatzen ditu. Horrela, objektuen beheko ertzen arteko tartea berdina da.