Argiztapena

Definitu hautatutako 3D objektuaren argi-iturria.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki 3D objektuaren laster-menua, eta aukeratu 3D efektuak - Argiztapena fitxa


Argiztapena

Zehaztu objektuaren argi-iturria, baita argi-iturriaren eta giro-argiaren kolorea ere. Zortzi argi-iturri desberdin defini ditzakezu gehienez.

Argi-iturria

Egin klik bi aldiz argi-iturria aktibatzeko, eta ondoren hautatu argiaren kolorea zerrendatik. Nahi izanez gero, inguruko argiaren kolorea ere ezar daiteke Giro-argia koadroan kolore bat hautatuz. Zuriune barra ere sakatu daiteke argi-iturria aktibatzeko eta desaktibatzeko.

Ikonoa

Argia aktibatuta dago

Ikonoa

Argia desaktibatuta dago

Kolore-hautapena

Hautatu uneko argi-iturburuaren kolorea.

Hautatu kolorea kolorearen elkarrizketa-koadroan

LibreOffice aplikazioak kolore pertsonalizatuak bi dimentsiotako grafiko bat eta zenbakizko gradiente bat erabilita definitzen uzten du, Hartu kolorea elkarrizketa-koadroan.

Icon

Sakatu Koloreen elkarrizketa-koadroa botoia, 3D efektuak elkarrizketa-koadroko Argiztapena fitxan.

Giro-argia

Kolore-hautapena

Hautatu uneko giro-argiaren kolorea.

Hautatu kolorea kolorearen elkarrizketa-koadroan

LibreOffice aplikazioak kolore pertsonalizatuak bi dimentsiotako grafiko bat eta zenbakizko gradiente bat erabilita definitzen uzten du, Hartu kolorea elkarrizketa-koadroan.

Icon

Sakatu Koloreen elkarrizketa-koadroa botoia, 3D efektuak elkarrizketa-koadroko Argiztapena fitxan.

Aurrebista

Argi-iturrian egindako aldaketen aurrebista bistaratzen du.