Datu-iturburuak
Atal honetan datu-baseko taulak arakatzeko eta editatzeko informazioa dago.
Diseinu-ikuspegian irekita dagoen datu-baseko taula batean ezin da datu-iturburuaren arakatzailea erabili.
Datu-iturburuaren ikuspegia
Datu-iturburuaren arakatzailearen komandoak Taularen datuen barra eta testuinguruko menuetan aurki ditzakezu.
Hautatu erregistroak
Datu-baseko taula batean erregistro bat hautatzeko, egin klik errenkada-goiburuan, edo egin klik errenkada-goiburu batean eta ondoren erabili gorako eta beherako gezi-teklak.
Ondorengo taulan azaltzen da nola hautatu behar diren elementu indibidualak datu-iturburuaren arakatzailean:
Hautapena |
Ekintza |
Erregistroa |
Egin klik errenkada-goiburukoan |
Zenbait erregistro edo hautapena kentzea |
Sakatu Shift edo ⌘Ctrl eta egin klik hainbat iragazki hautatzeko. |
Zutabea |
Egin klik zutabe-goiburukoan |
Datu-eremua |
Egin klik datu-eremuan |
Taula osoa |
Egin klik zutabe-goiburuaren errenkada-goiburukoan |
Datu-taularen barra (datu-baseko taulak editatzea)
Datu-baseko taulan erregistroak editatu, gehitu edo ezaba daitezke.
Datuak moztea, kopiatzea eta itsastea
Taula-eremuak ebaki, kopiatu eta itsats daitezke Datu-iturburuen ikuspegian. Beste LibreOffice fitxategi batzuetako taula-eremuak edo testuak eta zenbakiak arrastatzea eta jaregitea onartzen du datu-iturburuen arakatzaileak.
Ezin da arrastatu eta jaregin ondorengo taula-eremuetan: Bai/Ez, bitarra, irudizkoa edo zenbakizkoa.
Arrastatu eta jaregin funtzioak soilik balio du Editatu moduan.
Datu-iturburuaren arakatzailean nabigatzea
Erregistro desberdinen artean nabigatzeko erabili datu-iturburuaren ikuspegiaren behealdean dagoen inprimakiaren nabigazio-barra.
Lehen erregistroa
Aurreko erregistroa
Erregistro-zenbakia
Idatzi bistaratu nahi duzun erregistroaren zenbakia, eta ondoren sakatu Sartu.
Hurrengo erregistroa
Azken erregistroa
Erregistro berria
Erregistro kopurua
Erregistro kopurua bistaratzen du. Adibidez, "7 / 9 erregistroa (2)" esaldiak taulatik (9 erregistro dituelarik) bi erregistro (2) hautatu direla, eta kurtsorea 7. erregistroan kokatuta dagoela adierazten du.
Taulak antolatzea
Taularen formatuaren komandoetara sartzeko, saguaren eskuineko botoiaz klik egin zutabe-goiburuko batean edo errenkada-goiburuko batean.