Errenkada-altuera

Uneko errenkadaren edo hautatutako errenkaden altuera aldatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Errenkada - Altuera

Irekita dagoen datu-baseko taula batean, ireki errenkada-goiburukoaren laster-menua - eta aukeratu Errenkada-altuera


Altuera

Sartu erabili nahi duzun errenkada-altuera.

Balio lehenetsia

Errenkadaren altuera txantiloi lehenetsian oinarritutako tamainara doitzen du. Existitzen diren edukiak bertikalean moztuta erakutsiko dira. Altuera ez da gehiago automatikoki handituko eduki luzeagoak sartzen dituzunean.