Testu-animazioa

Hautatutako marrazkiko testuan animazio-efektu bat gehitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - - Testu-animazioa fitxa


Testuko animazio-efektuak

Hautatu aplikatu nahi duzun efektua eta ondoren ezarri efektuaren propietateak.

Efektuak

Hautatu hautatutako marrazkiko testuan aplikatu nahi duzun animazio-efektua. Animazio-efektu bat kentzeko, hautatu Efekturik ez.

Ezkerrera

Testua eskuinetik ezkerrera korritzen du.

Ikonoa

Ezkerrerako gezia

Eskuinera

Testua ezkerretik eskuinera korritzen du.

Ikonoa

Eskuin-gezia

Gora

Testua behetik gora korritzen du.

Ikonoa

Gorako gezia

Behera

Testua goitik behera korritzen du.

Ikonoa

Beherako gezia

Propietateak

Testua ikusgai hasieran

Efektua aplikatzen denean testua ikusgai dago marrazkiaren barnean.

Testua ikusgai, amaitutakoan

Efektua aplikatu ondoren testua ikusgai egongo da.

Animazio-efektuak

Ezarri animazio-efektuaren begizta-aukerak.

Jarraitua

Animazio-efektua etengabe erreproduzitzen du. Efektua zenbat aldiz erreproduzitu behar den zehazteko, garbitu kontrol-lauki hau eta idatzi zenbaki Jarraitua koadroan.

Jarraitua koadroa

Idatzi zenbat aldiz nahi duzun errepikatzea animazio-efektua.

Gehikuntza

Zehaztu testua korritzeko gehitutako balioa.

Pixelak

Gehitutako balioa pixeletan neurtzen du.

Gehikuntza koadroa

Idatzi testua korritzeko gehikuntza kopurua.

Atzerapena

Zehaztu efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den.

Automatikoa

LibreOffice(e)k automatikoki zehazten du efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den. Atzerapen-denbora eskuz esleitzeko, garbitu kontrol-lauki hau eta ondoren idatzi balio bat Automatikoa koadroan.

Automatikoa koadroa

Idatzi efektua errepikatu aurretik zenbat denbora itxaron behar den.