Fontwork elkarrizketa-koadroa (aurreko bertsioa)

Aurreko Fontwork elkarrizketa-koadro batean sortu duzun hautatutako objektuaren Fontwork efektuak editatzen ditu.

Ohar-ikonoa

Fontwork elkarrizketa-koadro hau OpenOffice.org 2.0 edo zaharragoa den bertsio batekin sortutako Writer testu-dokumentuetako Fontwork elementuekin soilik dago erabilgarri. Elkarrizketa-koadroa irekitzeko, lehenengo Tresnak - Pertsonalizatu ireki behar duzu eta menu-komando bat edo ikono bat gehitu behar duzu.


Oinarrizko lerroaren forma alda daiteke zirkuluerdi, arku, zirkulu eta forma libreko marrekin bat egiteko.

Lerrokatze-ikonoak

Goiko errenkadak ondorengo oinarrizko lerro formak dauzka: Goiko zirkuluerdia, Beheko zirkuluerdia, Ezkerreko zirkuluerdia eta Eskuineko zirkuluerdia.

Erdiko errenkadak ondorengo oinarrizko lerro formak dauzka: Goiko arkua, Beheko arkua, Ezker-arkua eta Eskuin-arkua.

Beheko errenkadak ondorengo oinarrizko lerro formak dauzka: Zirkulu irekia, Zirkulu itxia, Zirkulu itxia II, eta Zirkulu ireki bertikala. Emaitza onenak izateko, marrazkietan bi testu-lerro baino gehiago egon behar dute.

Oinarri-lerroaren formatua kentzen du.

Ikonoa

Desaktibatuta

Hautatutako objektuaren beheko edo goiko ertza testuaren oinarri-lerro gisa erabiltzen du.

Ikonoa

Biratu

Hautatutako objektuaren goiko edo beheko ertza testuaren oinarri-lerro gisa erabiltzen du eta karaktere bakoitzaren jatorrizko lerrokatze bertikala gordetzen du.

Ikonoa

Zutik

Horizontalean inklinatzen ditu testu-objektuko karaktereak.

Ikonoa

Inklinatu horizontalean

Bertikalean inklinatzen ditu testu-objektuko karaktereak.

Ikonoa

Inklinatu bertikalean

Testu-fluxuaren norabidea alderantzikatzen du eta testua horizontalean edo bertikalean iraultzen du. Komando hau erabiltzeko, testuan beste oinarri-lerro bat aplikatu behar da.

Ikonoa

Orientazioa

Oinarri-lerroaren ezkerreko lerro-amaieran lerrokatzen du testua.

Ikonoa

Lerrokatu ezkerrean

Testua oinarri-lerroarekin zentratzen du.

Ikonoa

Erdian

Testua oinarri-lerroaren eskuineko amaierarekin lerrokatzen du.

Ikonoa

Lerrokatu eskuinean

Testuaren tamaina aldatzen du oinarri-lerroaren luzerarekin bat egiteko.

Ikonoa

Testu-tamaina automatikoa

Idatzi zenbat leku utzi nahi duzun testuaren oinarri-lerroaren eta karaktere bakoitzaren oinarriaren artean.

Ikonoa

Distantzia

Idatzi zenbat leku utzi nahi duzun testuaren oinarri-lerroaren hasieraren eta testuaren hasieraren artean.

Ikonoa

Koska

Testuaren oinarri-lerroa, edo hautatutako objektuaren ertzak, erakusten edo ezkutatzen ditu.

Ikonoa

Ingerada

Testuko karaktere bakoitzaren ertzak erakusten edo ezkutatzen ditu.

Ikonoa

Testu-ingerada

Testuan aplikatutako itzal-efektuak kentzen ditu.

Ikonoa

Itzalik ez

Hautatutako objektuko testuan itzal bat gehitzen du. Egin klik botoi honetan, eta ondoren sartu itzalaren neurriak X distantzia eta Y distantzia koadroetan.

Ikonoa

Bertikala

Hautatutako objektuko testuan itzal okertu bat gehitzen du. Egin klik botoi honetan, eta ondoren sartu itzalaren neurriak X distantzia eta Y distantzia koadroetan.

Ikonoa

Inklinatu

Distantzia horizontala

Sartu testu-karaktereen eta itzal-ertzaren arteko distantzia horizontala.

Ikonoa

X distantzia

Distantzia bertikala

Sartu testu-karaktereen eta itzal-ertzaren arteko distantzia bertikala.

Ikonoa

Y distantzia

Itzalaren kolorea

Hautatu testu-itzalaren kolorea.