Biraketa

Hautatutako objektua biratzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Kokalekua eta tamaina - Biraketa fitxa

Icon

Biratu


Biraketa-puntua

Hautatutako objektua zehaztutako biraketa-puntu baten inguruan biratzen da. Biraketa-puntu lehenetsia objektuaren erdialdean dago.

Ohar-ikonoa

Biraketa-puntu bat objektuaren mugetatik urrun ezartzen baduzu objektuak orrialdetik kanpo bira dezake.


X kokalekua

Idatzi orrialdearen ezkerreko ertzetik biraketa-puntura dagoen distantzia horizontala.

Y kokalekua

Idatzi orrialdearen goiko ertzetik biraketa-puntura dagoen distantzia bertikala.

Balio lehenetsiak

Egin klik biraketa-puntua ipini nahi duzun lekuan.

Biraketa-angelua

Zehaztu hautatutako objektua zenbat gradu biratu nahi duzun, edo egin klik biraketa-saretan.

Angelua

Idatzi hautatutako objektua zenbat gradu biratu nahi duzun.

Balio lehenetsiak

Egin klik biraketa-angelua zehazteko 45 graduko multiploetan.