Kokalekua eta tamaina

Hautatutako objektuaren tamaina aldatzen du edo kendu egiten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Kokalekua eta tamaina - Kokalekua eta tamaina fitxa


Kokalekua

Zehaztu zein den hautatutako objektuaren kokalekua orrialdean.

X kokagunea

Sartu zenbat aldatu nahi duzun lekuz objektua horizontalean oinarri-puntuarekiko hautatutako saretan.

Y kokagunea

Sartu zenbat aldatu nahi duzun lekuz objektua bertikalean oinarri-puntuarekiko hautatutako saretan.

Oinarri-puntua

Egin klik saretako oinarri-puntu batean, eta ondoren zehaztu zenbat nahi duzun mugitu objektua Y kokagunea eta X kokagunea koadroetan hautatutako oinarri-puntuekiko. Objektu baten hautapen-heldulekuak eta oinarri-puntuak bat datoz.

Tamaina

Zehaztu zenbat aldatu nahi duzun hautatutako objektua hautatutako oinarri-puntuekiko.

Zabalera

Sartu hautatutako objektuaren zabalera.

Altuera

Sartu hautatutako objektuaren altuera.

Mantendu proportzioa

Hautatutako objektuaren tamaina aldatzean proportzioak mantentzen ditu.

Oinarri-puntua

Egin klik saretaren oinarri-puntu batean, eta ondoren sartu hautatutako objektuaren neurri berriak Zabalera eta Altuera koadroetan.

Babestu

Kokalekua

Hautatutako objektuaren kokalekuan edo tamainan aldaketak egitea eragozten du.

Tamaina

Objektuaren tamaina aldatzea eragozten du.

Egokitu

Marrazki-objektuaren tamaina sartutako testuaren tamainari egokitu beharko litzaiokeen zehazten du.

Doitu zabalera testura

Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren zabalera testuaren zabalerara arte zabaltzen du.

Doitu altuera testura

Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren altuera testuaren altuerara arte zabaltzen du.