Testua
Hautatutako marrazkian edo testuan diseinuaren edo ainguratzearen propietateak ezartzen ditu.
Marrazkiaren edo testuaren ertzen arabera kokatzen du testua.
Testua
Doitu zabalera testura
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren zabalera testuaren zabalerara arte zabaltzen du.
Doitu altuera testura
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren altuera testuaren altuerara arte zabaltzen du.
Doitu markora
Marrazkiaren edo testuaren area osoa betetzeko testuaren tamaina aldatzen du.
Doitu ingeradari
Testu-fluxua egokitzen du. Horrela, hautatutako marrazkiaren ingeradekin bat egiten du.
Egokitu testua formara
Formaren barnealdean sartzeko forma pertsonalizatu batean klik bikoitza egin ondoren gehitzen duzun testua egokitzen du.
Tamaina aldatu formara testua doitzeko
Forma pertsonalizatuaren tamaina aldatzen du sartutako testua egokitzeko, formaren gainean klik bikoitza egin ondoren.
Ertzera bitarteko tartea
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren eta testuaren ertzen artean.
Ezkerrean
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren ezker ertzaren eta testuaren ezker ertzaren artean.
Eskuinean
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren eskuin ertzaren eta testuaren eskuin ertzaren artean.
Goian
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren goiko ertzaren eta testuaren goiko ertzaren artean.
Behean
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren beheko ertzaren eta testuaren beheko ertzaren artean.
Testu-aingura
Ezarri aingura mota eta ainguraren kokalekua.
Grafiko-eremua
Egin klik testuaren aingura jarri nahi duzun lekuan.
Zabalera osoa
Marrazkiaren edo testu-objektuaren zabalera osora ainguratzen du testua.