Gardentasuna
Ezarri hautatutako objektuan aplikatu duzun betegarriaren gardentasun-aukerak.
Gardentasun modua
Zehaztu aplikatu nahi duzun gardentasun mota.
Gardentasunik ez
Kolore-gardentasuna desaktibatzen du. Hauek dira ezarpen lehenetsiak.
Gardentasuna
Kolore-gardentasuna aktibatzen du. Hautatu aukera hau, eta ondoren idatzi zenbaki bat koadroan. % 0a erabat opakua izango da, eta % 100a erabat gardena.
Gardentasunaren biratze-botoia
Uneko betegarriaren kolorearen gardentasuna doitzen du. Idatzi % 0aren (opakua) eta % 100aren (gardena) arteko zenbaki bat.
Gradientea
Uneko betegarriaren kolorean gardenki-gradientea aplikatzen du. Hautatu aukera hau eta ondoren ezarri gradientearen propietateak.
Mota
Hautatu aplikatu nahi duzun gardenki-gradiente mota.
Zentroa X
Sartu gradientearen desplazamendu horizontala.
Zentroa Y
Sartu gradientearen desplazamendu bertikala.
Angelua
Sartu gradientearen biraketa-angelua.
Ertza
Sartu gradientearen area gardenak doitzeko kopurua. Balio lehenetsia % 0 da.
Hasierako balioa
Sartu gradientearen hasiera puntuaren gardentasun-balioa. % 0a erabat opakua izango da eta % 100a erabat gardena.
Amaierako balioa
Sartu gradientearen bukaera-muturraren gardentasun-balioa. % 0a erabat opakua izango da eta % 100a erabat gardena.
Aurrebista
Erabili aurrebista hautatutako objektuen betetzeko kolorean gardentasun efektua aplikatu baino lehen egingo diren aldaketak ikusteko.