Bit-mapa

Hautatu betegarri-eredu gisa erabili nahi duzun bit-mapa, edo sortu zure pixel-eredua. Bit-mapak inporta daitezke, eta bit-mapen zerrendak gorde edo karga daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Bit-mapak fitxa


Eredu-editorea

Erabili editorea ondorengo bit-mapak sortzeko: soilak, bi koloredunak, 8x8 pixelekoak.

Sareta

Editore hau gaitzeko, hautatu bit-mapa Hutsa bit-mapen zerrendan.

Inportatu

Aurkitu inportatu nahi duzun bit-mapa, eta ondoren egin klik Ireki aukeran. Bit-mapa erabilgarrien zerrendaren amaieran eransten da bit-mapa.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.