Itzaleztadura

Ezarri itzaleztaduraren propietateak edo gorde eta kargatu itzaleztadura-zerrendak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Itzaleztadura fitxa


Propietateak

Definitu edo aldatu itzaleztadura bat.

Tartea

Sartu zenbat leku utzi nahi duzun itzaleztadura-marren artean.

Angelua

Sartu itzaleztadura-marren biraketa-angelua, edo egin klik angelu-saretaren kokagune batean.

Marra mota

Hautatu erabili nahi duzun itzaleztadura-marra mota.

Marra-kolorea

Hautatu itzaleztadura-marren kolorea.

Itzaleztaduren zerrenda

Erabilgarri dauden itzaleztadura-ereduak zerrendatzen ditu. Itzaleztadura-ereduak aldatu edo zureak sortu ere egin dezakezu.

Gehitu

Uneko zerrendan itzaleztadura pertsonalizatu bat gehitzen du. Zehaztu itzaleztaduraren propietateak, eta ondoren sakatu botoi hau.

Aldatu

Uneko itzaleztaduraren propietateak hautatutako itzaleztaduran aplikatzen ditu. Nahi izanez gero, itzaleztadura beste izen batekin gorde daiteke.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.