Gradienteak

Ezarri gradiente baten propietateak edo gorde eta kargatu gradiente-zerrendak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Gradienteak fitxa


Mota

Hautatu aplikatu nahi duzun gradientea.

Zentroa X

Sartu gradientearen desplazamendu horizontala. % 0 izango da: gradienteko bukaera-muturraren kolorearen uneko kokaleku horizontala. Bukaera-muturraren kolorea Nora koadroan hautatutako kolorea da.

Zentroa Y

Sartu gradientearen desplazamendu bertikala. % 0 gradienteko bukaera-muturraren kolorearen uneko kokaleku bertikala da. Bukaera-muturraren kolorea Nora koadroan hautatutako kolorea da.

Angelua

Sartu hautatutako gradientearen biraketa-angelua.

Ertza

Sartu gradientean bukaera-muturraren kolorearen area doitzeko kopurua. Bukaera-muturraren kolorea Nori koadroan hautatutako kolorea da.

Nondik

Hautatu gradientearen hasierako puntuaren kolorea.

Sartu kolorearen intentsitatea Nondik koadroan. % 0a beltza izango da eta % 100a hautatutako kolorea.

Nori

Hautatu gradientearen bukaera-muturraren kolorea.

Sartu kolorearen intentsitatea Nori koadroan. % 0a beltza izango da eta % 100a hautatutako kolorea.

Gehitu

Uneko zerrendan gradiente pertsonalizatua gehitzen du. Zehaztu gradientearen propietateak, eta ondoren sakatu botoi hau

Aldatu

Hautatutako gradientean uneko gradientearen propietateak aplikatzen ditu. Nahi izanez gero, gradientea beste izen batekin gorde daiteke.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.