Area

Ezarri hautatutako marrazkiaren betetzeko aukerak.

Kolore, gradiente, itzaleztadura, bi koloreko eredu eta bitmap-eredu pertsonalizatuak gehi ditzakezu zerrenda lehenetsietan, geroago erabiltzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Area fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak - ireki laster-menua eta aukeratu Aldatu/Berria - Area fitxa (aurkezpen-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Area fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Legenda - Area fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren horma - Area fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren zorua - Area fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagrama-area - Area fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Diapositiba - Propietateak - Atzeko planoa fitxa (LibreOffice Impress aplikazioan).

Aukeratu Orrialdea - Propietateak - Atzeko planoa fitxa (LibreOffice Draw aplikazioan).


Bat ere ez

Ez bete hautatutako objektua.

Kolorea

Orri honetan hautatutako kolore batekin betetzen du objektua.

Gradientea

Orri honetan hautatutako gradiente batekin betetzen du objektua.

Bit-mapa

Orri honetan hautatutako bit-mapa batekin betetzen du objektua. Zerrendari bit-map bat gehitzeko, ireki elkarrizketa-koadro hau, sakatu Bit-mapak fitxa, eta ondoren sakatu Gehitu / inportatu.

Eredua

Orri honetan hautatutako bi koloreko eredu batekin betetzen du objektua.

Itzaleztadura

Orri honetan hautatutako itzaleztadura batekin betetzen du objektua. Itzaleztaduran atzeko planoari kolore bat aplikatzeko, hautatu Atzeko planoaren kolorea koadroa eta ondoren egin klik zerrendako kolore batean.

Iradokizun-ikonoa

Betegarri-aukerak modu azkarrean hautatu daitezke Marrazki-objektuaren propietateak tresna-barrako zerrenda-koadroetatik.


Ikonoa

Betegarriaren estiloa

Hautatu hautatutako marrazkian aplikatu nahi duzun betegarri mota.