Gezi-estiloak

Editatu edo sortu gezi-estiloak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerroa - Gezi-estiloak fitxa


Antolatu gezi-estiloak

Gezi-estiloen uneko zerrenda antola daiteke.

Titulua

Hautatutako gezi-estiloaren izena bistaratzen du.

Gezi-estiloa

Aukeratu aurrez definitutako gezi-estiloaren ikurra zerrenda-koadro honetan.

Gehitu

Gezi-estilo pertsonalizatua definitzeko, hautatu marrazki bat dokumentuan eta ondoren egin klik hemen.

Aldatu

Hautatutako gezi-estiloaren izena aldatzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Kargatu gezi-estiloak

Gezi-estiloaren zerrenda inportatzen du.

Gorde gezi-estiloak

Gezi-estiloen uneko zerrenda ezartzen du. Horrela gero berriro karga daiteke.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.