Lerrokatu bertikalean zentratuta

Hautatutako objektuak bertikalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa bertikalean erdian lerrokatuko da orrialdean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatzea - Zentratuta (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc)

Aukeratu Aldatu - Lerrokatzea - Zentratuta (hautatutako objektuak) (LibreOffice Draw)

Ireki laster-menua - aukeratu Lerrokatu - Zentratuta (hautatutako objektuak) (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw)

Lerrokatu tresna-barran (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw), egin klik

Ikonoa

Zentratuta


Talde bateko objektuak banaka lerrokatzeko, taldean sartzeko, hautatu objektuak, egin klik eskuineko botoiarekin eta, gero, aukeratu lerrokatze-aukera bat.