Lerrokatu goian

Hautatutako objektuen goiko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren goiko ertza goiko orrialde-marjinan lerrokatuko da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatzea - Goian (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc)

Aukeratu Aldatu - Lerrokatzea - Goian (hautatutako objektuak) (LibreOffice Draw)

Ireki laster-menua - aukeratu Lerrokatzea - Goian (hautatutako objektuak (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw)

Lerrokatu tresna-barran (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw), egin klik

Ikonoa

Goian


Hautapenean goi-goian dagoen objektuaren goiko ertzarekin lerrokatzen dira objektuak. Talde bateko objektuak banaka lerrokatzeko, taldean sartzeko, hautatu objektuak, egin klik eskuineko botoiarekin eta, gero, aukeratu lerrokatze-aukera bat.