Lerrokatu eskuinean

Hautatutako objektuen eskuineko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinan lerrokatuko da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatzea - Eskuinean

Aukeratu Aldatu - Lerrokatzea - Eskuinean (hautatutako objektuak) (LibreOffice Draw)

Lerrokatu tresna-barran (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw), egin klik

Ikonoa

Eskuinean


Hautapenean eskuin-eskuinean dagoen objektuaren eskuineko ertzaren arabera lerrokatzen dira objektuak.

Talde bateko objektuak banaka lerrokatzeko, taldean sartzeko, hautatu objektuak, egin klik eskuineko botoiarekin eta, gero, aukeratu lerrokatze-aukera bat.