Zentratu horizontalean

Hautatutako objektuak horizontalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa horizontalean erdian lerrokatuko da orrialdean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatzea - Zentratuta (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc)

Aukeratu Aldatu - Lerrokatzea - Zentratuta (hautatutako objektuak) (LibreOffice Draw)

Lerrokatu tresna-barran (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw), egin klik

Ikonoa

Zentratuta


Hautatutako objektuen kokaleku bertikalean ez du komando honek eragiten.Talde bateko objektuak banaka lerrokatzeko, taldean sartzeko, hautatu objektuak, egin klik eskuineko botoiarekin eta, gero, aukeratu lerrokatze-aukera bat.