Aldatu Maiuskula/minuskula

Hautapeneko karaktereen maiuskulak/minuskulak aldatzen ditu. Kurtsorea hitz baten barruan kokatuta badago, eta testurik ez badago hautatuta, orduan hitza izango da hautapena.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Testua edo Formatua - Testua - Aldatu maiuskulak/minuskulak


Esaldia maiuskulaz/minuskulaz

Hautatutako mendebaldeko karaktereen aurreneko hizkia aldatzen du maiuskulazko karaktere batera.

minuskulak

Hautatutako mendebaldeko karaktereak minuskulara aldatzen ditu.

MAIUSKULAK

Hautatutako mendebaldeko karaktereak maiuskulara aldatzen ditu.

Bihurtu hitz bakoitza maiuskula

Hautatutako mendebaldeko karaktereen hitz bakoitzaren aurreneko hizkiak aldatzen ditu maiuskulazko karaktereetara.

tXANDAKATU mAIUSKULAK/mINUSKULAK

Hautatutako mendebaldeko karaktere guztien maiuskulak/minuskulak txandakatzen ditu.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Zabalera ertaina

Hautatutako karaktere asiarrak zabalera erdiko karaktere bihurtzen ditu.

Zabalera osoa

Hautatutako karaktere asiarrak zabalera osoko karaktere bihurtzen ditu.

Hiragana

Hautatutako karaktere asiarrak Hiragana karaktere bihurtzen ditu.

Katakana

Hautatutako karaktere asiarrak Katakana karaktere bihurtzen ditu.