Orri-oina

Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari. Orri-oin bat orrialdearen beheko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak gehitzeko erabil daitekeena.

Nahi izanez gero, orri-oinean ertzak eta atzeko planoaren betegarria ere gehi daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Orri-oina fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Orri-oina fitxa


Orrialde-marjinetaraino orri-oin bat zabaldu nahi baduzu, txertatu marko bat orri-oinean.

Orri-oina

Ezarri orri-oinaren propietateak.

Orri-oina aktibatuta

Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari.

Eduki bera ezker/eskuin

Orrialde bikoiti eta bakoitiek eduki bera partekatzen dute.

Eduki bera lehen orrialdean

Lehen orrialdeak eta orrialde bakoitiek/bikoitiek eduki bera partekatzen dute.

Ezkerreko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezkerreko ertzaren eta orri-oinaren ezkerreko ertzaren artean.

Eskuineko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuineko ertzaren eta orri-oinaren eskuineko ertzaren artean.

Tartea

Sartu zenbat leku nahi duzun mantendu testu-dokumentuaren beheko ertzaren eta orri-oinaren goiko ertzaren artean.

Erabili tarte dinamikoa

Lerroartea ezarpenak baliogabetzen ditu eta orri-oinaren eta dokumentu-testuaren artean dagoen arean orri-oina zabal daiteke.

Altuera

Sartu orri-oinerako nahi duzun altuera.

Doitu automatikoki altuera

Sartutako testua egokitzeko orri-oinaren altuera automatikoki doitzen du.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Gehiago

Orri-oinaren ertz bat, atzeko planoaren kolore bat edo atzeko planoko eredu bat definitzen du.