Goiburukoa
Uneko orrialde-estiloan goiburu bat gehitzen du. Goiko orrialde-marjinan dagoen area da goiburua. Hemen testua edo grafikoa gehi dezakezu.
Nahi izanez gero, goiburuan ertzak eta atzeko planoaren betegarria ere gehi daitezke.
Uneko orrialde-estiloan goiburu bat gehitzeko, hautatu Goiburukoa aktibatuta eta ondoren sakatu Ados botoia.
Orrialde-marjinetaraino goiburu bat zabaldu nahi baduzu, txertatu marko bat goiburuan.
Testu-kurtsorea testu-dokumentutik goiburura edo orri-oinera azkar eramateko, sakatu ⌘Ctrl+Page Up edo Page Down. Sakatu tekla bera berriro testu-kurtsorea berriro dokumentu-testura eramateko.
Goiburukoa
Ezarri goiburuaren propietateak.
Goiburukoa aktibatuta
Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari.
Eduki bera ezker/eskuin
Orrialde bikoiti eta bakoitiek eduki bera partekatzen dute. Orrialde bakoiti eta bikoitiei goiburuko bana esleitzeko, garbitu aukera hau eta, ondoren, sakatu Editatu.
Eduki bera lehen orrialdean
Lehen orrialdeak eta orrialde bakoitiek/bikoitiek eduki bera partekatzen dute.
Ezkerreko marjina
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezkerreko ertzaren eta goiburuaren ezkerreko ertzaren artean.
Eskuineko marjina
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuineko ertzaren eta goiburuaren eskuineko ertzaren artean.
Tartea
Sartu zenbat leku nahi duzun mantendu goiburuaren beheko ertzaren eta dokumentu-testuaren goiko ertzaren artean.
Erabili tarte dinamikoa
Lerroarteenezarpenak baliogabetzen ditu eta goiburuaren eta dokumentu-testuaren artean dagoen arean goiburua zabal daiteke.
Altuera
Sartu goibururako nahi duzun altuera.
Doitu automatikoki altuera
Sartutako testua egokitzeko goiburuaren altuera automatikoki doitzen du.
Gehiago
Goiburuaren ertz bat, atzeko planoaren kolore bat edo atzeko planoko eredu bat definitzen du.
Editatu
Gehitu edo editatu goiburukoaren testua.