Antolatzailea

Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Antolatzailea fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Antolatzailea fitxa


Izena

Hautatutako estiloaren izena bistaratzen du. Estilo pertsonalizatua sortzen edo aldatzen ari bazara, idatzi estiloaren izena. Aurrez definitutako estilo baten izena ezin da aldatu.

Hurrengo estiloa

Hautatu lehendik dagoen estilo bat uneko estiloaren ondoren dokumentuan aplikatzeko. Paragrafo-estiloetan, Sartu sakatu zenuenean sortu zenuen paragrafoan aplikatzen da estilo berria. Orrialde-estiloetan, orrialde berri bat sortzen denean aplikatzen da estilo berria.

Honi estekatuta:

Hautatu estilo berria oinarritzeko lehendik dagoen estilo batean edo ez hautatu ezer zure estiloa definitzeko.

Kategoria

Uneko estiloaren kategoria bistaratzen du. Estilo berri bat sortzen edo aldatzen ari bazara, hautatu 'Estilo pertsonalizatua' zerrendatik.

Ohar-ikonoa

Ezin da aurrez definitutako estilo baten kategoria aldatu.


Edukia

Uneko estiloan erabilitako formatu nagusiak azaltzen ditu.

Esleitu laster-tekla

Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua fitxa-orria irekitzen du. Hemen uneko estiloari laster-teklak eslei diezazkiokezu.