Lerrokatzea
Paragrafoaren lerrokatzea orrialde-marjinen arabera ezartzen du.
Lerrokatzea
Ezarri uneko paragrafoaren lerrokatze-aukerak.
Ezkerrean
Paragrafoa ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatzen du. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago, aukera honen izena Ezkerrean/Goian da.
Eskuinean
Paragrafoa eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago, aukera honen izena Eskuinean/Behean da.
Erdian
Paragrafoaren edukia orrialdearen erdian ipintzen du.
Justifikatuta
Paragrafoa ezkerreko eta eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du.
Azkeneko lerroa
Zehaztu paragrafoko azken lerroaren lerrokatzea.
Zabaldu hitz bat
Justifikatutako paragrafo baten azken lerroa hitz batek osatzen badu, hitzak paragrafoaren zabalera guztia hartu arte tiratzen da.
Moldatu testu-saretara (aktibo badago)
Paragrafoa testu-sareta batean lerrokatzen du. Testu-sareta aktibatzeko, aukeratu Formatua - Orrialdea - Testu-sareta.
Testua testura - Lerrokatzea
Paragrafoko gainerako testuarekiko neurri handiegiko edo neurri txikiegiko karaktereen lerrokatze-aukera bat hautatu paragrafoan.
Propietateak
Testuaren noranzkoa
Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.