Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Ertzaren kokapena, tamaina eta estiloa zehatz daitezke Writer edo Calc aplikazioetan.

Komando hau erabiltzeko...

(aukera guztiak soilik Calc eta Writerren)

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Ertzak fitxa

Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Ertzak fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Ertzak fitxa

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Ertzak fitxa

Aukeratu Formatua - Karakterea - Ertzak fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Ertzak fitxa

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Goiburukoa - Gehiago botoia

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Orri-oina - Gehiago botoia


Lerro-antolamendua

Hautatu aplikatuko den ertz aurredefinitua.

Taula edo kalkulu-orri batean bazaude, aurrez definitutako ertzak gehi edo ken ditzakezu. Erabili Taula-barrako Ertzak ikonoa.

Objektu-barrako ikonoa:

Ikonoa

Ertzak

Marra

Egin klik aplikatu nahi duzun ertz-estiloan. Aurrebistan hautatutako ertzetan ertza aplikatzen da.

Objektu-barrako ikonoa:

Ikonoa

Marraren estiloa

Hautatu hautatutako ertzean erabili nahi duzun marra-kolorea.

Betegarria

Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.

Ezkerrean

Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun ezkerreko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.

Eskuinean

Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun eskuineko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.

Goian

Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun goiko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.

Behean

Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun beheko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.

Sinkronizatu

Betegarri-ezarpen berdinak aplikatzen ditu lau ertzetan, beste distantzia bat sartzen denean.

Itzal-estiloa

Ertzetan itzal-efektua ere aplika daiteke. Emaitza onenak lortzeko, efektu hori aplikatu soilik lau ertzak ikusgai daudenean.

Ohar-ikonoa

Dokumentuko marko batean ainguratutako grafikoek edo objektuek ezin dute markoaren neurria gainditu. Marko guztia betetzen duen objektuaren ertzetan itzal bat aplikatzen baduzu, objektuaren tamaina txikitu egiten da itzalak bistaratzeko.


Kokalekua

Egin klik hautatutako ertzek izango duten itzal-estiloan.

Distantzia

Sartu itzalaren zabalera.

Kolorea

Hautatu itzalaren kolorea.