Asiar tipografia

Ezarri tipografiaren aukerak Asiar hizkuntzetako fitxategien gelaxka edo paragrafoentzako. Asiar hizkuntzen euskarria gaitzeko, aukeratuAukerak elkarrizketa-koadroko Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza,eta ondoren hautatu Enabled kontrol-laukia Asiar hizkuntzen euskarria arean. Asiar tipografiaren aukerei ez ikusi egingo zaie HTML dokumentuetan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Asiar tipografoa fitxa (HTML dokumentuetan ez)

Aukeratu Ikusi - Estiloak - , ireki sarrera baten laster-menua eta egin klik Aldatu/Berria - Asiar tipografia fitxan


Lerro-aldaketa

Ezarri lerro-jauzien aukerak asiar hizkuntzetan idatzitako dokumentuetan.

Aplikatu debekatutako karaktere-zerrenda lerro-hasieran eta -amaieran

Zerrendako karaktereak saihesten ditu lerroaren hasieran edo amaieran.Karaktereak aurreko edo hurrengo lerroan birkokatzen dira. Murriztutako karaktereen zerrenda editatzeko, aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Asiar diseinua.

Baimendu puntuazio librea

Komek eta puntuek lerroa zatitzea eragozten du. Aldiz, karaktere hauek lerroaren amaieran gehitzen dira edo orrialde-marjinan.

Aplikatu tartea testu asiarren eta asiarrak ez diren testuen artean

Tarte bat txertatzen du testu alfabetikoaren eta ideografikoaren artean.