Hiperesteka

Hiperesteka berri bat esleitzen du edo hautatutako hiperesteka editatzen du. Interneten edo ezarpen lokalean dagoen fitxategira estekatutako esteka bat da hiperesteka.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Karakterea - Hiperesteka fitxa


Hiperesteka

Zehaztu hiperestekaren propietateak.

URLa

Adierazi URL bat hiperestekan klik egindakoan irekitzea nahi duzun fitxategiarentzat. Helburuko marko bat zehazten ez baduzu, fitxategia uneko dokumentuan edo markoan irekiko da.

Arakatu

Lokalizatu estekatu nahi duzun fitxategia, eta ondoren sakatu Ireki.

Erreferentzia

Sartu hiperestekan bistaratu nahi duzun testua.

Gertaerak

Zehaztu hiperesteka sakatzean abiaraziko den gertaera.

Izena

Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice aplikazioak IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan:

<A HREF="http://www.example.com/" NAME="Nametext" TARGET="_blank">Oharra</A>

Markoa

Idatzi fitxategi estekatua irekiko den markoaren izena edo hautatu zerrendatik aurrez definitutako marko bat. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.

Markoaren izena

Definizioa

Izendun sarrerak

Fitxategia izendun marko batean irekitzen da uneko HTML dokumentuan.

_self

Fitxategia uneko markoan irekitzen da.

_blank

Fitxategia orrialde berri batean irekitzen da.

_parent

Fitxategia uneko markoaren marko guraso batean irekitzen da. Ez badago marko gurasorik, uneko markoa erabiltzen da.

_top

Fitxategia hierarkian goialderantz urrutien dagoen markoan irekitzen da.


Karaktere-estiloak

Zehaztu hiperestekaren formatu-aukerak.

Bisitatutako estekak

Hautatu formatu-estilo bat zerrendako bisitatutako esteketan erabiltzeko. Zerrendako estilo bat gehitzeko edo aldatzeko, itxi elkarrizketa-koadro hau eta ondoren egin klik Formatua tresna-barrakoEstiloak ikonoan.

Bisitatu gabeko estekak

Hautatu formatu-estilo bat zerrendako bisitatu gabeko esteketan erabiltzeko. Zerrendako estilo bat gehitzeko edo aldatzeko, itxi elkarrizketa-koadro hau eta ondoren klik egin Formatua tresna-barrakoEstiloak ikonoan.