Zenbakiak / Formatua

Zehaztu hautatutako gelaxkaren formateatzeko aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen taula ireki bateko zutabe-goiburukoaren laster-menua ireki - aukeratu Zutabe-formatua- Formatua fitxa

Aukeratu Formatua - Ardatza - Y ardatza - Zenbakiak fitxa (diagrama-dokumentuak)

Testu-dokumentuen tauletarako eta eremuetarakoZenbaki-formatua elkarrizketa-koadro gisa baita ere: Aukeratu Formatua - Zenbaki-formatua, edo Txertatu- Eremuak - Bestelakoak - Aldagaiak fitxa, eta hautatu "Beste formatu batzuk" formatu-zerrendan.


Kategoria

Hautatu kategoria bat zerrendatik, eta ondoren hautatu formatu-estilo bat Formatua koadroan.

Formatua

Hautatu nola bistaratu nahi dituzun hautatutako gelaxk(ar)en edukiak. Hautatutako aukeraren kodea Formatu-kodea kutxan bistaratuko da.

Moneta-kategorien zerrenda-koadroak

Hautatu moneta bat, eta ondoren korritu Formatua zerrendako goialdera, monetaren formatu-aukerak ikusteko.

Ohar-ikonoa

Moneten formatu-kodeak [$xxx-nnn] forma erabiltzen du. xxx moneta-ikurra da eta nnn estatu-kodea. Banku-ikur bereziek, hala nola EUR (euroa adierazteko), ez dute estatu-koderik behar. Moneta-formatua ez dago Hizkuntza koadroan hautatutako hizkuntzaren arabera.


Hizkuntza

Hautatutako ezarritako hizkuntza zehazten du. Hizkuntzari Automatikoa balioa eman bazaio, LibreOffice(e)k automatikoki aplikatuko ditu sistemaren hizkuntza lehenetsiari lotutako zenbaki-formatuak. Hautatu edozein hizkuntza, hautatutako ezarpenak konpontzeko.

Hizkuntza-ezarpenek ziurtatzen dute data- eta moneta-formatuak mantenduko direla, nahiz eta beste hizkuntza-ezarpen lehenetsi batzuk dituen sistema eragile batean ireki dokumentua.

Iturburu-formatua

Diagramaren datuak dituzten gelaxketako zenbaki-formatu bera erabiltzen du.

Aukerak

Zehaztu hautatuko formatuaren aukerak.

Dezimalak

Sartu zenbat dezimal bistaratu nahi dituzun.

Denominatzaileak

Frakzio-formatuarekin, sartu zenbat digitu bistaratuko diren izendatzailean.

Ezkerreko zeroak

Sartu koma dezimalaren aurrean bistaratuko den zero kopuru maximoa.

Zenbaki negatiboak gorriz

Zenbaki negatiboen letra-tipoari kolore gorria ematen dio.

Erabili milakoen bereizlea

Bereizle bat sartzen du milakoak bereizteko. Bereizle mota, zure hizkuntza-ezarpenen araberakoa izango da.

Ingeniaritzako notazioa

Formatu zientifikoarekin, ingeniaritza-notazioak ziurtatzen du berretzailea 3 zenbakiaren anizkoitza dela.

Formatu-kodea

Zenbakien formatu-kodea bistaratzen du hautatutako formaturako. Formatu pertsonalizatua ere sartu daiteke. Hurrengo aukerak, erabiltzaileak definitutako zenbaki-formatuetarako soilik daude erabilgarri.

Gehitu

Zuk sartutako zenbakien formatu-kodea erabiltzaileak definitutako kategoriari gehitzen dio.

Ezabatu

Hautatutako zenbaki-formatua ezabatzen du. Aldaketak LibreOffice berrabiarazi ondoren sartuko dira indarrean.

Editatu iruzkina

Iruzkin bat gehitzen dio hautatutako zenbaki-formatuari.

Izena

Sartu iruzkin bat hautatutako zenbaki-formaturako, eta ondoren egin klik koadrotik kanpo.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.