Karaktere-efektuak

Zehaztu letra-tipoan erabili nahi dituzun efektuak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Karakterea - Karaktere-efektuak fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki sarrera baten laster-menua, eta aukeratu Aldatu/Berria - Karaktere-efektuak fitxa


Aldaketak uneko hautapenean aplikatzen dira, kurtsorean dagoen hitz osoan edo idazten duzun testu berrian.

Letra-kolorea

Hautatutako testuaren kolorea ezartzen du. Automatikoahautatzen baduzu, testu-kolorea beltza izango da atzeko plano argietan eta zuria atzeko plano ilunetan.

Abisu-ikonoa

Testuaren koloreari ez ikusi egingo zaio Erabili letra-kolore automaitkoa pantaila-bistaratzeko kontrol-laukia gaituta badago - LibreOffice - Erabilerraztasuna.


Erliebea

Hautatu erliebe-efektu bat hautatutako testuan aplikatzeko. Erliebe erliebedunaren bidez karaktereak orrialdetik irtenda egongo balira bezala agertzen dira. Erliebe grabatuaren bidez karaktereak orrialdean zapalduta egongo balira bezala agertzen dira.

Eskema

Hautatutako karaktereen eskema bistaratzen du. Efektu honek ez du funtzionatzen letra-tipo guztietan.

Itzala

Itzal bat gehitzen die hautatutako karaktereei, beherantz eta eskuinerantz hedatzen dena.

Gaineko marra

Hautatu aplikatu nahi duzun gaineko marraren estiloa. Gaineko marra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.

Gaineko marraren kolorea

Hautatu goiko marraren kolorea.

Marratua

Hautatu marratze-estilo bat hautatutako testurako.

Ohar-ikonoa

Microsoft Word formatuan gordetzen baduzu dokumentua, marratu-estilo guztiak lerro bakarreko estilo bihurtzen dira.


Azpimarra

Hautatu aplikatu nahi duzun azpimarraren estiloa. Azpimarra hitzei bakarrik aplikatzeko, hautatu Hitzez hitz koadroa.

Ohar-ikonoa

Goi-indizeko testuan azpimarra aplikatzen bada, azpimarra goi-indizearen mailan berretzen da. Goi-indizea testu normala duen hitz batean badago, azpimarra ez da berretzen.


Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Azpimarra

Azpimarraren kolorea

Hautatu azpimarraren kolorea.

Hitzez hitz

Hautatutako efektua hitzei soilik aplikatzen die eta zuriuneei ez.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Enfasi-marka

Hautatu karaktere bat, hautatutako testuaren luzera osoan gainetik edo azpitik bistaratu dadin.

Kokalekua

Zehaztu enfasi-markak non bistaratuko diren.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.