Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Karakterea - Letra-tipoa fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, sarrera baten laster-menua ireki, eta aukeratu Aldatu/Berria - Letra-tipoa fitxa

Errenkada-goiburuko batean laster-menua ireki datu-basearen taula batean - aukeratu Taularen formatua - Letra tipoa fitxa

Aukeratu Formatua - Titulua - Karakterea fitxa (Diagrama-dokumentuak)

Aukeratu Formatua - Legenda - Karakterea fitxa (Diagrama-dokumentuak)

Aukeratu Formatua - Ardatza - Karakterea fitxa (Diagrama-dokumentuak)


Aldaketak uneko hautapenean aplikatzen dira, kurtsorean dagoen hitz osoan edo idazten duzun testu berrian.

Hizkuntza-ezarpenen arabera, ondorengo letra-tipoen formatua alda daiteke:

Ohar-ikonoa

Testu-diseinu konplexuaren eta Asiar karaktere-jokoaren euskarria gaitzea nahi baduzu, aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak, eta ondoren, hautatuGaituta kontrol-laukia dagokion arean.


Letra-tipoaren elkarrizketa-koadroa

Letra-tipoa

Sartu erabili nahi duzun letra-tipo baten izena, edo hautatu bat zerrendatik.

Letra-tipoen izenak, bakoitza bere letra-tipoarekin idatzita ikus daiteke, Aurrebista letra-tipoen zerrendetan eremua markatzen bada 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko LibreOffice - Ikusi atalean.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Letra-tipoaren izena

Letra-tipoaren familia

Hautatu aplikatu nahi duzun formatua.

Objektu-barrako ikonoa:

Icon

Lodia

Icon

Etzana

Tamaina

Sartu edo hautatu letra-tipoari aplikatu nahi diozun tamaina. Letra-tipo eskalagarrietarako, dezimalak ere sartu ditzakezu.

Beste estilo batean oinarritutako estilo bat sortzen ari bazara, ehuneko bat edo puntu-balio bat sar dezakezu (adibidez, -2pt edo +5pt).

Objektu-barrako ikonoa:

Hizkuntza

Idazten duzun testuan edo hautatutako testuan ortografia-egiaztatzaileak erabiltzen duen hizkuntza ezartzen du. Erabilgarri dauden hizkuntza-moduluek hautamarka bat dute aurrean.

Hizkuntza-zerrenda konbinazio-koadro editagarri batean badago, baliozko BCP 47 hizkuntza-etiketa bat sartu dezakezu, esleitu nahi duzun hizkuntza ez bada zerrendan agertzen.

Hizkuntza-etiketei buruzko xehetasun gehiagorako, begiratu Erabiltzaileentzat atala langtag.net webgunean.

Abisu-ikonoa

Hautatutako hizkuntzaren ortografia-egiaztatzeak funtziona dezan, hari dagokion hizkuntza-modulua instalatuta izan behar da. Hizkuntza-sarrerak hautamarka izango du hizkuntza horren ortografia-egiaztatzea aktibatuta badago.


Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.