Multimedia

Azpimenuak hainbat iturburu eskaintzen ditu irudiak, audioak edo bideoak txertatzeko.

Galeria

Alboko barrako 'Galeria' panela irekitzen du. Bertan irudiak eta soinu-fitxategiak aukeratu ditzakezu zure dokumentuan txertatzeko.

Eskaneatu

Eskaneatutako irudi bat txertatzen du dokumentuan.

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.