Iruzkina

Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren inguruan edo kurtsorearen uneko kokapenean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Iruzkina


Iruzkinak txertatzea

Writer aplikazioan Txertatu - Iruzkinak edo +C tekla konbinazioak kurtsorearen uneko kokagunean iruzkin aingura bat txertatzen du. Iruzkin kutxa bat bistaratzen da orriaren marjinan, bertan zure iruzkinaren testua sartu dezakezu. Marra batek aingura eta iruzkinaren kutxa lotzen ditu. Testu-barruti bat hautatzen bada iruzkina testu areara lotzen da.

Calc, Draw eta Impressen, Txertatu - Iruzkina komandoak iruzkin bat txertatzen du.

Egilearen izena eta iruzkin honen sortze-data eta –ordua erakusten dira iruzkinen koadroaren behealdean.

Egile bakoitzaren iruzkinek kolore bat daukate. Aukeratu - LibreOffice – Erabiltzaile-datuak aukera zure izena sartzeko, iruzkinaren egile gisa ager zaitezen.

Iruzkinak editatzea

Dokumentuan idazteko baimena duten erabiltzaile guztiek egile guztien iruzkinak editatu eta ezaba ditzakete.

Iruzkinen koadroak beherako gezi bat duen ikono bat dauka. Egin klik ikonoan iruzkinak ezabatzeko komandoak dituen menu bat irekitzeko.

Aukeratu komando bat uneko iruzkina ezabatzeko, edo uneko dokumentuko egile beraren iruzkin guztiak ezabatzeko, edo dokumentuko iruzkin guztiak ezabatzeko.

Testu-dokumentu batean iruzkina beste egile batek idatzi badu, Erantzun komandoa dago testuinguruko menuan. Komando honek iruzkin berri bat eransten dio erantzutea nahi den iruzkinari. Iruzkin-aingura berdina da bi iruzkinentzako. Idatzi zure erantzunaren testua iruzkin berrian. Gorde eta bidali dokumentua beste egileei, gero egile horiek erantzunak gehi ditzakete, baita ere.

Erabili Ikusi - Iruzkinak iruzkin guztiak erakutsi edo ezkutatzeko.

Testu-dokumentuen 'Aurkitu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroan, iruzkinen testuak zure bilaketetan sartzea hauta dezakezu.

Testu-dokumentuetan iruzkin batetik bestera nabigatzea

Kurtsorea iruzkin baten barruan dagoenean, +Page Down teklak saka ditzakezu hurrengo iruzkinera joateko, edo +Page Up teklak saka ditzakezu aurreko iruzkinera joateko.

Kurtsorea testu normalaren barruan dagoenean, sakatu goian aipatutako teklak hurrengo edo aurreko iruzkinaren aingurara joateko. Korritze-barra bertikalaren azpiko nabigazioko leiho txikia ere erabil dezakezu iruzkin baten ainguratik hurrengo iruzkinaren aingurara joateko.

Iradokizun-ikonoa

Halaber, nabigatzailea ere ireki dezakezu iruzkin guztien zerrenda ikusteko. Egin klik eskuineko botoiaz nabigatzaileko iruzkin baten izenean iruzkin hori editatu edo ezabatzeko.


Iruzkinak inprimatzea

Zure testu-dokumentu guztietako iruzkinak inprimatzeko aukerak aldatzeko, aukeratu Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Inprimatu.

Kalkulu-orrietako iruzkinak

Gelaxka bati iruzkin bat eransten diozunean, bunbuilo bat agertuko da testua sar dezazun. Gelaxka baten goiko eskuineko ertzean agertzen den karratu txikiak iruzkinaren kokagunea adierazten du. Iruzkina beti ikusgai egon dadin, egin klik eskuineko botoiaz gelaxkan eta aukeratu Erakutsi iruzkina.

Iruzkin baten objektu-propietateak aldatzeko, adibidez, atzeko planoaren kolorea, aukeratu Erakutsi iruzkina goian bezala eta, gero, egin klik eskuineko botoiaz iruzkinean (ez egin klik bikoitza testuan).

Erakutsitako iruzkin bat editzeko, sakatu bi aldiz iruzkinaren testuan. Modu iraunkorrean erakusten ez den iruzkin bat editatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin iruzkina duen gelaxkan, eta ondoren hautatu Editatu iruzkina. Iruzkinaren testuaren formatua zehazteko, egin eskuineko klik iruzkinaren testuan edizio moduan.

Iruzkin baten kokagunea edo tamaina aldatzeko, arrastatu iruzkinaren ertz edo izkina bat.

Iruzkina ezabatzeko, egin klik eskuineko botoiaz gelaxkan eta aukeratu Ezabatu iruzkina.

Halaber, nabigatzailean iruzkin baten izenean klik egin dezakezu eskuineko botoiaz, editatzeko komando batzuk aukeratu ahal izateko.

Kalkulu-orriko iruzkinetarako inprimatzeko aukerak ezartzeko, aukeratu Formatua - Orria, eta, gero, egin klik Orria fitxan.

Ohar-ikonoa

Impressen, 'Oharrak' ikuspegia erabiltzea aukeratu dezakezu diapositiba bakoitzerako oharren orri bat idazteko. Horrez gain, iruzkinak txerta ditzakezu diapositibetan.