Kolore-barra

Kolore-barra erakusten edo ezkutatzen du.Bistaratutako kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta ondoren egin klik Koloreak fitxan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Kolore-barra


Egin klik erabili nahi duzun kolorean. Uneko fitxategian objektu baten betetzeko kolorea aldatzeko, hautatu objektua eta ondoren egin klik kolorean. Hautatutako objektuaren marra-kolorea aldatzeko, saguaren eskuineko botoiaz egin klik kolore batean. Testu-objektu batean testuaren kolorea aldatzeko, egin klik bikoitza testu-objektuan, hautatu testua eta ondoren egin klik kolorean.

Kolore-barratik kolore bat arrastatu eta diapositibako marrazki-objektu batean jaregin daiteke.

Iradokizun-ikonoa

Kolore-barra desuztartzeko, egin klik tresna-barrako area gris batean eta ondoren jaregin. Kolore-barra berriro eransteko, arrastatu tresna-barraren titulu-barra leihoaren ertzera.