Zooma eta ikuspegiaren diseinua

LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du. Uneko zoom-faktorea ehuneko gisa bistaratzen da Egoera barran.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Zooma

Egin klik bikoitza, edo eskuineko botoiaz behin klik egin Egoera barraren eremuan


Ohar-ikonoa

Zooma desberdin maneiatzen da Unix, Linux eta Windows plataformetan. Windowsen % 100eko zoom-faktorearekin gordetako dokumentu bat zoom-faktore handiagoarekin bistaratzen da Unix/Linux plataformetan. Zoom-faktorea aldatzeko, egin klik bikoitza edo saguaren eskuineko botoiaz klik egin Egoera barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu nahi duzun zoom-faktorea.


Zoom-faktorea

Ezarri uneko dokumentua eta ondoren irekiko dituzun mota bereko dokumentu guztiak bistaratzeko zoom-faktorea.

Onena

Doitu zabalera eta altuera

Doitu zabalera

Dokumentu-orrialdearen zabalera osoa bistaratzen du. Orrialdearen goiko eta beheko ertzak beharbada ez dira ikusiko.

100 %

Dokumentua bere benetako tamainan bistaratzen du.

Aldakorra

Dokumentua bistaratzeko erabili nahi duzun zoom-faktorea sar daiteke. Egin klik hemen, eta ondoren idatzi ehuneko bat koadroan.

Ikuspegiaren diseinua

Testu-dokumentuetan, ikuspegiaren diseinua ezar dezakezu. Txikiagotu zooma ikuspegi-diseinuaren ezarpen bakoitzaren efektua ikusteko.

Automatikoa

Ikuspegi-diseinu automatikoak orriak alboz albo bistaratzen ditu, zoomak onartzen duen neurrira arte.

Orri bakarra

Orri bakarraren ikuspegi-diseinuak orriak elkarren azpian erakusten ditu, baina inoiz ez alboz albo.

Zutabeak

Zutabeetako ikuspegi-diseinuan orriak zutabe kopuru jakin batean ikusiko dituzu, alboz albo. Adierazi zutabe kopurua.

Liburu modua

Liburu moduko ikuspegi-diseinuan, bi orri alboz albo ikusiko dituzu, irekitako liburu bat izango balira bezala. Lehen orria eskuineko orrialdea da, eta orrialde-zenbaki bakoitia du.