Iragazkia
Ezarri aldaketa-zerrenda iragazteko irizpidea Zerrenda fitxan.
Data
Zehaztutako data eta orduaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Ezarri data/ordua
Uneko data eta ordua dagozkien koadroetan sartzen ditu.
Egilea
Zerrendan hautatutako egilearen izenaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Barrutia
Zehaztutako gelaxken barrutiaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda. Orrian gelaxken barruti bat hautatzeko, egin klik Ezarri erreferentzia botoian (...).
Ezarri erreferentzia
Hautatu iragazki gisa erabili nahi duzun gelaxken area.
Txikiagotu/Maximizatu
Hautatu iragazki gisa erabili nahi duzun gelaxken area, eta ondoren sakatu botoi hau iragazki-zerrendara itzultzeko.
Ekintza
Ekintza koadroan hautatutako aldaketa motaren arabera iragazten du aldaketa-zerrenda.
Iruzkina
Sartutako gako-hitzen arabera iragazten ditu aldaketen iruzkinak.
Adierazpen erregularrak ere erabil ditzakezu (komodinak) iruzkinak iragazten direnean.