Zerrenda

Onartu edo ezetsi aldaketa bakoitza.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Aldaketak - Kudeatu - Zerrenda fitxa

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa – Aplikatu eta editatu aldaketak. Autozuzenketako elkarrizketa-koadroa agertuko da. Egin klik Editatu aldaketak botoian, eta nabigatu Zerrenda fitxara.


Zerrenda fitxak uneko dokumentuan grabatutako aldaketa guztiak bistaratzen ditu. Zerrenda hori iragazi nahi baduzu, egin klik Iragazkia fitxan, eta, gero, hautatu iragazteko irizpideak.

Hautapen-eremua

Dokumentuan grabatutako aldaketak zerrendatzen ditu. Zerrendako sarrera bat hautatzen duzunean, aldaketa dokumentuan bertan nabarmentzen da. Zerrenda laburtzeko, sakatu zutabe baten goiburukoa. Eutsi sakatuta teklei, zerrendako hainbat sarrera hautatzeko klik egiten duzunean.

Iradokizun-ikonoa

Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz sarreran eta ondoren aukeratu Editatu - Iruzkina.


Aldaketa bat onartu edo ezetsi ondoren, zerrendako sarrerak ordenatu egiten dira "Onartuta" edo "Ezetsita" egoeraren arabera.

Ekintza

Dokumentuan egindako aldaketak zerrendatzen ditu.

Egilea

Aldaketa egin duen erabiltzailea zerrendatzen du.

Data

Aldaketa egin zen eguna eta ordua zerrendatzen du.

Iruzkina

Aldaketari erantsitako iruzkinak zerrendatzen ditu.

Ados

Hautatutako aldaketa onartzen du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.

Ezetsi

Hautatutako aldaketa ezesten du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.

Onartu dena

Hautatutako aldaketa guztiak onartzen ditu eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.

Ezetsi dena

Hautatutako aldaketa guztiak ezesten ditu eta nabarmentzea kentzen du dokumentutik.

Zerrendako laster-menuan komando osagarriak aurkituko dituzu:

Editatu iruzkina

Editatu hautatutako aldaketaren iruzkina.

Ordenatu

Zutabe-izenburuaren arabera ordenatuko du zerrenda.

Ekintza

Zerrenda ordenatzen du aldaketa motaren arabera.

Egilea

Zerrenda ordenatzen du egilearen arabera.

Data

Zerrenda ordenatzen du egunaren eta orduaren arabera.

Iruzkina

Zerrenda ordenatzen du aldaketei erantsitako iruzkinen arabera.

Kokalekua

Zerrenda beherantz ordenatzen du, aldaketek dokumentuan duten kokagunearen arabera. Ordenatze-metodo lehenetsia da.